Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoak eta Enplegua batzordeak deituta, bilera izango da datorren asteazkenean, maiatzak 20, 19:00etan hasita.
Orioko Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu, herriko nekazaritza sektorea suspertzeko eta baserritarren prestakuntza hobetzeko asmoz.
Antolatutako ekintza horien berri emateko, batzar informatzailea deitu du Udalak datorren asteazkenerako. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko bilera gelan.
Bertan jorratuko diren gaiak honakoak dira:
- 2009ko udaleko ekintza eta prestakuntza plana.
- Irailean edo urrian nekazaritza azoka antolatzeko aukera: ideiak jaso eta eguna aukeratu.