Urola Kostako Hezkidetza Foroak proposatuta, eskualdeko ikastetxeek eta udalek bat egin dute aurten ere Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin.
‘Zaindu aniztasunaren lorategia’ izan da aurtengo leloa
Hezkidetza Foroak lorategiak ostadarraren koloreekin apaintzeko proposamena egin zien eskualdeko ikastetxeei eta udalei, ‘Zaindu aniztasunaren lorategia’ leloa abiapuntu hartuta. Horrez gain, gaiari buruz hitz egin dute bi ikastetxeetan, eskola-orduetan. Bestalde, ostadarraren bandera jarri dute ikastetxeek eta Udalak herritarren bistan, ‘NAIZENA NAIZELA, ONARTUA’ leloarekin.
Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna maiatzaren 17a da eta aurten ostiralarekin tokatu da. Egun horretan Udalak koloretako loreak landatu zituen plazako lore-ontzietan eta, horrez gain, ostadarraren bandera irudikatu zuen plazako lurrean:
Zaragueta Herri Eskola
Zaragueta Herri Eskolak ere joan den ostiralean prestatu zuen haurrek paperezko lorez egindako instalazio bat eskolaren sarreran eta han egongo da egun batzuetan:
Orioko Herri Ikastola
Orioko Herri Ikastolak eraikinaren kanpoan egin du bere instalazioa eta, asteburuko eguraldi txarra dela-eta, gaur goizean jarri du: