Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu ziren larunbatean

Joan den larunbatean, maiatzak 18, eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu ziren udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Ekitaldia 13:00etan hasi zen eta Orioko alkateak, Euskara Batzordeko kideek eta euskara-teknikariak bideratu zuten.

Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin. Horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bat ere jaso zuten.

Ekitaldi jendetsua izan zen, urtero bezala, eta ikasleek guraso, lagun eta etxekoen txalo artean jaso zituzten beren sariak.

Liburua eskura kultur etxean

Aurtengo lan sarituen liburua kultur etxean eskuratu daiteke, doan. 100 orrialdetik gora du eta, guztira, Orioko haurrek egindako 61 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak.

Liburuaren hitzaurrea bertsotan idatzi du Rosi Lazkano oriotarrak eta honela dio:

Literatura-lehiaketaren

hitzaurrea, alajaina!

Ohore eta motibazio,

zer nahasketa bikaina.

Bestsellerrera iritsitzea

ez dago erraza, baina

izan gintezke oriotarren

begiak pozteko adina.

Lehiaketa bat lehia dugunez,

honetara garamatza:

alde batetik aukera dena

bestetik erronka latza,

urtero elkarreratzen gaitun

haria eta orratza,

sormenez eta inspirazioz

konpontzeko esperantza.

Liburua deskargatu daiteke, baita ere, PDF formatuan, honako estekan:

Literatur lehiaketa 2019 (PDF)

Sarituen zerrenda

Honako hauek dira aurtengo literatur lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:

LH3
OLERKIA

Eskola-kirola. Aritz Ortiz de Guinea
Nire aita maitea. Aya Nait
IPUINA
Edmundoren abentura. Unai Goikoetxea
Martetarrak Orion. Irati G. de Txabarri
MARRAZKIA
Aimar Aizpurua
Ariane Gaztañazpi
Alex Barranco
Mikel Barranco

LH4
OLERKIA

Gaixo. Alba Golderos
Euriak utzi nau bustita. Oier Iruretagoiena
IPUINA
Unairen bizitza. Oier Iruretagoiena
Pirata ospetsuaren istorioa. Julen Altuna
MARRAZKIA
Alba Golderos
Markel Peña
Alba Rueda
Lander Uranga

LH5
OLERKIA

Familia. Hodei Gastiain
Denbora. Maddi Etxeberria
IPUINA
Maria eta estolda misteriotsua. Itxaso Albeniz
Webeko abentura. Nahia Blanco
MARRAZKIA
Jinhan Chen
Marina Gaztañazpi
Elene Urrestilla
Asier Basurko

LH6
OLERKIA

Himalaian. Manex Guenetxea
Oria ibaia. Amaiur Sukia
IPUINA
Ezberdinak. Amaiur Sukia
Txinako izarren bihotza. Amine Benabdallah
MARRAZKIA
Brittney Coon
Nora Satrustegi
Jon Barranco
Lucia Parada

DBH1
OLERKIA

Nire atzoko gaua. Nora Agirresarobe
Eguna. Garazi Unanue
IPUINA
Ani eta lagunak. Kattalin Zinkunegi
Eguneroko maitea. Itxaso Ayerbe
MARRAZKIA
Jokin Iruretagoiena
June Dorronsoro
Ane Amas
Saioa Basurko

DBH2
OLERKIA

Malkoak. Ines Duran
Harri-jasotzaileak. Udane Ostolaza
IPUINA
Ahaltsuak. Blas Esnal
Oporrak eta itxaropena. Irene Alberdi
MARRAZKIA
Juan Parada (azaleko marrazkia)
June Iradi
Blas Esnal
Markel Azkue
Haizea Arrizabalaga

DBH3
OLERKIA

Sentimentuen borroka. Candy Ostolaza
Zuk ez dakizu. Joana Lertxundi
IPUINA
Arto-soroa. Maxe Zinkunegi
Piramideen sekretua. Axel Palau
MARRAZKIA
Franshesca Paez
Arantza Igartua
Leire Olariaga
Xiao Iturbe

DBH4
OLERKIA

Martxoak 8. Marwa Elghailani
Natura. Jon Marquez
IPUINA
Nortasun galdua. Malen Albeniz
Bizitzaren amildegian. Naroa Arriaran

Ekitaldiaren bukaeran Karkara aldizkariak honako argazkia egin zien sarituei:

saribanaketa19