Herriko euskaltzaleen bazkaria izango da larunbatean, Korrika Kulturalaren barruan

Korrika Kulturalaren programaren barruan euskaltzaleen bazkaria antolatu du Korrika batzordeak datorren larunbaterako, martxoak 16.

Bazkaria Loretxu jatetxean izango da, 14:30ean hasita.

Bazkaritarako txartelak Kolon Txiki tabernan eta Lore burdindegian daude salgai, 25 euroko prezioan.

Guztira, 60 txartel jarri dira salgai. Txartela erosteko azken eguna osteguna izango da, martxoak 14.