Herriko lorazainen omenaldia gure arraunlariei

Estropada-garai bete-betean gaudela, herriko lorategi eta belardiak zaintzen dituzten lorazainek omenaldia egin nahi izan diete gure arraunlariei eta AUPA ORIO handi bat idatzi dute futbol zelaiaren ondoko belardian beren belarra mozteko makinekin.

Bertatik paseatzen ari zarela ez da antzematen; baina dron batekin ateratako argazkian ederki ikusten da gure neska-mutil arraunlarientzako mezua 🙂