Abuztuaren 8an, asteazkenarekin, Komertzio Txikien Festa antolatu du Arkupe elkarteak. Komertzio txikietan erosketak egitearen aldeko joera bultzatu nahi du Arkupek festa honen bidez.
‘Baleatxo’ pintxoa
Herriko hainbat tabernatan ‘Baleatxo’ pintxoak banatuko dira eta, pintxoa erosten dutenek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Erosle guztien artean Arkupek 50 euroko 10 bale zozkatuko ditu, elkarteko edozein establezimendutan gastatzeko.
Honako taberna hauetan erosi ahal izango da ‘Baleatxo’ pintxoa: Antilla, Gure Txoko, Salatxo, Sukia, Aterpe, Boga-Boga, Galerna, Arkaitz eta Baraka.
‘Baleatxo’ pintxoaren osagai nagusia atuna izango da; baina tabernari bakoitzak bere erara prestatuko du.
Egun horretan Jainekin txaranga ibiliko da kalez kale, giroa jartzen, 18:00etatik 20:00etara.
‘Los 40 Summer Live’ jaialdia
Egun berean kontzertua izango da hondartzan, 20:30ean hasita: ‘Los 40 Summer Live’.
Parte-hartzaileen artean jende ezaguna dago: Aitana eta Ana Guerra, Juan Magan, Bombai, Ana Mena, Reyko eta Dani Fernandez. Artista gonbidatua Jon O. Lander izango da eta DJ lanetan David Alvarez arituko da.
Kanpotik jende asko etortzea espero denez, autobus-zerbitzu bereziak izango dira gauean.