Herriko Plaza oinezkoentzat izango da asteburuetan

Gaia Obra eta Zerbitzuetako batzordean aztertu eta gero, Udalak erabaki du, aurrerantzean, Herriko Plaza oinezkoentzat izango dela larunbat, igande eta jaiegunetan. Erabakia aho batez hartu du Udalak, talde guztien adostasunarekin.

Erabaki horren bidez, Udalak plazako espazioa irabazi nahi du herritarrentzat, lasai ibili ahal izateko toki bat irabaziz herriaren erdi-erdian.

Hori dela-eta, herriko festetan egin izan den bezala antolatuko da ibilgailuen trafikoa: ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta, ateratzeko, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute.

Erabakia apirilaren 5etik aurrera jarriko da indarrean, Ostegun Santuarekin.