Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu azaroaren 5ean, Herriko Plazan.
Goizeko hamaiketan jarriko dute mahaia eta bertan izango dira 14:00ak arte.
Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu, bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantzia nabarmenduz.
Helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.
Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira banatuko dituztenak: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra…