Herrio taldeak irteera antolatu du Izadi parke ekologikora

Orioko Herrio natur taldeak irteera egingo du datorren maiatzaren 9an, larunbatarekin, Angeluko parke ekologikora (Lapurdi).

Irteera Maiatza Naturan ekimenaren barruan antolatu du Herrio taldeak. Goiz buelta izango da; goizeko bederatzietan aterako dira Herriko Plazatik eta bazkal ordurako itzuliko dira.

Irteeraren helburua Izadi parke ekologikoa bisitatzea da, hango natur aberastasunak ikusi eta gozatzeko.

Izen-ematea

Hiru tokitan eman daiteke izena: Kultur etxean, Kalakari tabernan eta Uranga burdindegian. Komeni da, izena ematerakoan, telefono zenbakia ere uztea.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 6a izango da, asteazkena.

Informazio gehiago nahi duenak jo dezala Herrio taldekoengana: herrio@kzgunea.net