Abuztuan hainbat dantzaldi egin dira hondartza inguruan ‘Dantzatu nirekin!’ programaren barruan. ‘Dantzatu nirekin!’ programa Ayala Lopesen ekimen bat izan da, Udalak lagundu duena. Programaren horren bidez, 30 bat lagunez osatutako talde batek (haurrak, gehienak; eta gurasoren bat ere bai) dantza-saioak egin ditu abuztuko arratsaldeetan; gehienak, hondartza inguruan.
Orain, ekimenari bukaera emateko, hiru dantza-saio egingo dituzte herrian.
- Lehenbizikoa, ostiralean, irailak 15, Baraka tabernaren atzeko plazan egingo dute, 18:30ean.
- Bigarrena, larunbatean, irailak 16, Aterpe tabernaren atzeko plazan egingo dute, 18:30ean.
- Hirugarrena, eta azkena, igandean izango da, irailak 17, Herriko Plazan, 17:00etan hasita. Dantza-saioaren ondoren, ekimenari bukaera emateko, merienda txiki bat egingo dute parte hartu duten haurrek eta gurasoek.
Saio guztiak ordubete ingurukoak izango dira.