Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, otsailaren 27an, eta 18:00etan hasiko da.
Salatxo plaza berriaren azpiko lokalean izango da.
Hitzaldiaren gaia honako hau izango da: Haurren garapen psikoafektiboa.
Haurreskolako guraso batzordeak aurten antolatu duen lehen hitzaldia da eta laster, martxoaren 7an, beste bat ere izango da.
Nahi duten guraso guztiak joan daitezke hitzaldira, bai haurrak haurreskolan dituztenak eta bai besteek.
Hizlaria Amaia Vazquez psikologoa izango da.