Hitzaldia datorren ostegunean izango da, martxoaren 7an, eta 18:00etan hasiko da.
Hitzaldiaren gaia: Loa eta janaria.
Salatxo plaza berriaren azpiko lokalean izango da.
Haurreskolako guraso batzordeak aurten antolatu duen bigarren hitzaldia da. Lehenengoa joan den astean izan zen eta antolatzaileak gustura geratu ziren bai hitzaldiarekin eta bai jendearen erantzunarekin.
Nahi duten guraso guztiak joan daitezke hitzaldira, bai haurrak haurreskolan dituztenak eta bai besteek.
Hizlaria Amaia Vazquez psikologoa izango da, aurreko asteko hitzaldia eman zuen bera.