Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, maiatzaren 1eko zubia dela eta

Datorren asteko maiatzaren 1eko zubia dela eta, Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak egokitzapen hauek egingo ditu:

Hondakin handiak Getarian igandean

Getarian etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna astelehen gaua da baina, datorren asteko zubia dela eta, datorren igande gauean atera behar dira (apirilaren 29an), 20:00etatik 22:00etara.

Industrialdeetan errefusa astelehenean

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Industrialdeetako enpresen errefusaren puntuz puntuko bilketa astelehenean egingo da (apirilaren 30ean), asteartean egin ordez.