Hondakinak biltzeko zerbitzuari buruzko oharra

Urola Kostako Udal Elkarteak adierazi du eskualdeko hondakinak biltzeko zerbitzuan hainbat aldaketa egin dituela, bizi dugun ezohiko egoerari erantzuteko.

Errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekita

  • Errefusaren eta organikoaren edukiontziak (grisak eta marroiak) irekita egongo dira, bestelako abisurik eman arte, eta, beraz, ez da txartelik beharko irekitzeko. Hankarekin zapalduta ireki behar dira.
  • Derrigor eskuz ireki behar diren edukiontzi guztiak kendu egingo dira; adibidez, Lusarbekoak eta Aizperrokoak.
  • Lur azpiko edukiontziak nahitaez eskuz ireki behar direnez, herritarrei eskatzen zaie, horietan hondakinak botatzera ateratzen direnean, eskularruak erabiltzeko.
  • Herritarrek etxetik gertuen daukaten hondakin-gunean bota behar dituzten hondakinak.

Hondakin handien bilketa, bertan behera

  • Gaurtik aurrera bertan behera utzi du Udal Elkarteak hondakin handiak biltzeko zerbitzua.

Garbiguneak

  • Eskualdeko hiru garbiguneak zabalik daude, baina, gaurtik aurrera, ez diote zerbitzurik emango herritarrei, baizik-eta, bakar-bakarrik, profesionalei eta udal-zerbitzuei.
  • Debekatuta dago, jakina, Garbigunearen kanpoaldean inolako hondakinik uztea.

Garrantzizko oharra

COVID-19z gaixotutako herritarren eta haien zaintzaileen hondakinak errefusara bota behar dira zuzenean, frakziotan bereizi gabe. Kontuan hartu behar da frakziotan bereizitako hondakinak (plastikoak, paperak, beira, organikoa…) manipulatu egiten dituztela gero tratamendu-guneetan eta hango langileek kutsatzeko arriskurik ez izateko hartu da neurri hori.