Herritarrek osatutako zaintza-sare horrek adineko jendearekin egingo du lan batez ere. 70 urtetik gorako oriotarren jarraipena egingo dute eta laguntza eskainiko diete:
- Herriko denda txikietan erosketak egiteko
- Botikak eta farmaziako gauzak erosteko
Dagoeneko 101 boluntariok eman du izena zaintza-sarean parte hartzeko; gehienak, emakumeak. Boluntario horien lehenbiziko lana 70 urtetik gorako guztiei deitzea izango da, dauzkaten beharrak identifikatzeko. Gaur arratsaldean bertan hasiko dira telefono-deiak egiten. Behin beharrak identifikatuta, lana antolatzeari ekingo diote.
Boluntario-lanetan ariko diren guztiek zorrotz beteko dituzte Osakidetzak emandako jarraibideak eta Udalak beren esku jarriko ditu beharrezko ekipamendu guztiak: maskarak, eskularruakā¦ Ondo identifikatuta joango dira, boluntario-lana egiteko Udalaren baimena dutela adierazten duen txartel batekin.
Zaintza-sarearen zerbitzuak baliatu nahi dituzten herritarrek 642 409 422 telefonora deitu behar dute zaintza-sarearekin harremanetan jartzeko eta beren beharrak azaltzeko.
Kalean ibiltzeko debekua
Desgaitasun intelektuala daukan pertsona bat beren kargura dutenek aukera izango dute kalera ateratzeko pertsona horrekin, betiere osasun-agintariek emandako gomendioak jarraituta eta denbora-epe mugatu baterako. Debekuaren salbuespen hori justifikatzeko, aldean eraman beharko dute pertsona horren desgaitasuna frogatzen duen agiria.