Martxoaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, eta hilabeteko epea izango dute interesatuek, udaletxean eskaera aurkezteko.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira Orioko Udalaren bi iragarki, hondartza inguruko etxebizitza tasatuak eta babes ofizialeko etxebizitzak adjudikatzeko prozedura zehazten dutenak:
Hondartza sektoreko udal sustapeneko 39 etxebizitza tasatuak adjudikatzeko oinarriak
Hondartza sektoreko udal promozioko babes ofizialeko 36 etxebizitzak adjudikatzeko oinarriak
Etxebizitza horietako bat eskuratzeko interesa dutenek bete behar dituzten baldintzak eta gainerako xehetasun guztiak bertan ikus daitezke.
Eskaera egin nahi dutenek hemen dute eskaera orri ofiziala, PDF formatuan, bete eta Udalean entregatzeko.