Hondartzako petrila, surfeko lokaletik hasi eta Orioko Barra tabernan bukatzen dena, hondatuta dago hainbat tokitan eta Udalak konpontzea erabaki du. Atzo hasi zituzten konponketa-lanak, eta datorren astean bukatzea aurreikusten du Udalak.
Zatika egingo dituzte lanak, petrila osorik konpondu arte. Konpondu ahala, denbora bat behar da masa lehortu eta harria ondo itsatsi arte eta, beraz, zenbait momentutan ezin izango dira petrilaren zati batzuk erabili. Udalak seinaleak jarriko ditu asteburuan, adierazteko zein tokitan ezin den eseri. Barkatu eragozpenak.