Udalak erabaki du hondartza inguruan aparkatzeko bonoa sortzea Oriotik kanpo bizi diren oriotarrentzat, aiarrentzat eta Orion lan egiten duten kanpotarrentzat
Uztaila hasieran egindako bileran diktaminatu du gaia, aho batez, Haziendako batzorde informatzaileak.
Diktamena, zehazki, hau izan da:
ONARTZEA hondartzako TAO txartela lortzeko bonoa sortzea Aiako biztanleentzat, Oriotik kanpo bizi diren oriotarrentzat eta Orion lan egiten duten kanpotarrentzat.
Eskatzaileek 30 euro ordaindu beharko dute TAO bonoa eskuratzeko eta, eskaria egiteko orduan, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Aiarrek Aiako Udaleko errolda agiria.
Oriotik kanpo bizi diren oriotarrek jaiotzagiri literala eta ibilgailuaren zirkulazio baimena.
Enpresa ibilgailua duten oriotarrek ibilgailuaren zirkulazio baimena eta enpresaren ziurtagiria, ohizko gidaria nor den adierazten duena.
Orion lan egiten duten kanpotarrek lan kontratuaren kopia bat.