Udako programazioaren barruan zine emanaldia antolatu du Udalak Orioko hondartzan uztailaren 22an, larunbata, 22:30ean hasita. Proiekzioa hondartza ondoko belardian egingo da. Eskainiko den filma Euskal Herrian iaz egindakoa da: “Aupa Etxebeste”, eta euskarazko bertsioan emango da.
“Aupa Etxebeste” iaz estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian. Aspaldian ez zen egiten gurean film luzerik eta ikusmin handia sortu zuen Asier Altuna zarauztarrak eta Telmo Esnal zumaiarrak zuzendutako honek.
“Aupa Etxebeste” komedia arina da, umore beltzeko ukituak ere badituena, eta gustura eta erraz ikusten da. Aktoreak ezagunak dira, askotan agertu izan baitira telebistan: Ramon Agirre, Elena Irureta, Iban Garate…
Filma euskaraz grabatu zen eta gaztelaniaz azpititulatuta banatu zen Euskal Herrian. Bertsio hori da hondartzan ikusiko dena.
Datu gehiago pelikulari buruz:
Eta kritika bat: