Foru Aldundiak proiektu bat landu du Orioko hondartzan duna eremu bat sortzeko. Proiektu hori, Orion ezezik, Deban eta Hondarribian ere gauzatu nahi dute.
Proiektu horren aurkezpena egingo du Aldundiak kultur etxean otsailaren 12an, asteartearekin, 19:00etan hasita.
Azalpenak ematen, Aldundiko teknikari bat arituko da: Jon Zulaika.
Ekitaldia irekia da eta gaiarekin interesa daukaten guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.