Hondartzaren kalitatea hobetu nahi du Udalak

Ingurumenaren aldetik zaindu nahi du Udalak, bereziki, hondartzaren kalitatea.

Horretarako, inkesta bat jarri du herritarren eskura, beren proposamen eta sujerentziak jasotzeko.

Inkestak hondartzako kabinetan daude eskuragai eta, bete ondoren, bertan entrega daitezke edo, bestela, Turismo Bulegoan.

Internet bidez egin nahi duenak ere, badauka horretarako aukera, honako helbide honetan:

http://www.oriora.com/Udala/Ingurumena/Hondartza/

Inkesta bete eta gero, turismoa@oriokoudala.com bidali behar da edo Turismo Bulegoan entregatu.