Iberdrolak Udalari jakinarazi dio lan batzuk egin behar dituela argindarraren instalazioa hobetzeko eta, ondorioz, kaleko argia moztuko duela ostegunetik ostiralera arteko gauean.
Argi-mozketa urtarrilaren 19ko 00:05ean hasiko da eta 07:00ak arte iraungo du. Guztira 7 orduz izango da kaleko argia moztuta.
Argirik gabe geratuko den ingurua hau izango da: herriko alde zahar guztia (Iturbide, Aritzaga eta Herriko Plaza barne).