Iberdrolak kaleko argia moztuko du alde zaharrean ostegunetik ostiralera bitarteko gauean

Iberdrolak Udalari jakinarazi dio lan batzuk egin behar dituela argindarraren instalazioa hobetzeko eta, ondorioz, kaleko argia moztuko duela ostegunetik ostiralera arteko gauean.

Argi-mozketa urtarrilaren 19ko 00:05ean hasiko da eta 07:00ak arte iraungo du. Guztira 7 orduz izango da kaleko argia moztuta.

Argirik gabe geratuko den ingurua hau izango da: herriko alde zahar guztia (Iturbide, Aritzaga eta Herriko Plaza barne).