Iberdrolak zanga bat irekiko du Iturbide 13 atariaren parean

Udalak eskatzen die inguruko bizilagunei pasaera libre uzteko toki horretan martxoaren 8tik 11ra.

Udalak publikatu duen oharrak honela dio:

Iberdrola hainbat lan egiten ari da, elektrizitate-hornidura hobetzeko eta, lan horiek direla-eta, zanga bat ireki behar du Iturbide 13 atariaren aurrean. Hori dela-eta, jakinarazten dizuegu etxe aurrea libre utzi behar dela martxoaren 8tik 11ra, lanak irauten duen bitartean.

Aldez aurretik barkamena eskatu nahi dizuegu bertako bizilagunei sor daitezkeen eragozpenengatik.