‘Orio, oro hori’ liburua salgai dago herriko liburu dendetan

Martxoaren 7an aurkeztu zen jendaurrean liburua, ekitaldi jendetsu batean, eta dagoeneko salgai dago Ontza liburu dendan eta Iturain eta Amaia estankoetan.

Liburua 10 euroko prezioan saltzen da.

Liburuak 260 orrialde ditu eta bertan kontu asko aipatzen dira, atalka jasoak: Orio eta itsasoa, Udala, janaria eta edariak, osasuna, gerrak, hezkuntza, erlijioa? Ez da espezialistentzako liburu bat, baizik-eta gaiarekin interesa duen edozeinentzat.

Egilea Antxon Agirre Sorondo da eta liburua euskaratzearen ardura Miren Etxeberria oriotarrarena izan da.

Azaleko irudia Pedro de Texeirak egindakoa da, 1634an.