Iberdrolak jakinarazi dio Udalari argi-mozketa programatu bat egingo duela ostegun gauean, maiatzaren 8ko 23:00etatik maiatzaren 9ko 07:00ak arte.
Hori dela-eta, ordu horietan argiteria publikorik ez da izango honako tokietan:
- Aita Lertxundi kalea, zubia barne
- Ibai Ondo pasealekua, Etxeluzeraino, aparkalekua barne
- Moila
Jendeak jakin dezan argitaratzen du Udalak ohar hau.