Ibilgailuen zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1etik apirilaren 21era bitartekoa izango da, biak barne.
Zergaren ordainketa helbideratuta ez daukatenek martxoaren 15a baino lehenago jasoko dute etxean ordaintzeko abisua. Norbaitek jasotzen ez badu, udal bulegoetan eskatu beharko du.
Aurten TAOrik ordaindu gabe
Beren ibilgailua Orioko erroldan alta emanda dutenek ez dute aurten TAOrik ordainduko hondartza inguruan aparkatzeagatik. Udalak eranskailu bana emango die, ibilgailuaren kristalean jartzeko eta, horrekin, ez dute aparkalekua ordaindu beharrik izango. Eranskailua Orioko Udalean jaso beharko dute interesatuek maiatzaren 1etik aurrera. Eranskailu hori jasotzeko, ezinbesteko baldintza izango da bakoitzari dagozkion udal zerga guztiak ordainduta izatea.