Ibilgailuen zirkulazioa normaltasunera itzuliko da asteburuan

Aritzaga kaleko eta Endaia plazako obrak direla-eta aldaketak izan dira ibilgailuen zirkulazioan azken bi asteetan; baina asteburu honetan zirkulazioa normaltasunera itzuliko da:

  • Herriko sarrera Aritzaga kaletik izango da
  • Herriko Plaza oinezkoentzat izango da
  • Herritik irteteko Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da.

Aurreko egunetan kaian jarrita egon den galiboa kendu egingo du Udalak.

Datorren astea

Obra datorren astean bukatu nahi du Ur Kontsortzioak eta, horretarako, 2-3 egunez itxita izango da Ibai Ondoko bidea.

Obrak ahalik eta azkarren bukatzeko ahalegina egingo du Kontsortzioak, inguru horretako bizilagun eta merkatariei ahalik eta kalterik gutxien egiteko.

Barkatu eragozpenak.