Idazkera lantzeko ikastaroa emango du Miren Etxeberria oriotarrak kultur etxean

Karkara Taldeak eta Udalak elkarlanean antolatuta, idazkera lantzeko ikastaroa izango da urritik Gabonak bitartean. Miren Etxeberria karkarakide ohi eta itzultzaile oriotarrak emango du 25 orduko ikastaro hori.

Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak:

NON
Orioko kultur etxean.

NOIZ
Urrian hasi eta Gabonak baino lehen bukatuko da ikastaroa. Klaseak arratsaldez izango dira, oraindik zehaztu gabeko egun batean, 18:00etatik 20:30era. Guztira, 10 saio, bi ordu eta erdikoak.

HELBURUAK
• Idazten ikasiz, euskara eguneratu eta sakontzea.
• Euskaltzaindiak emandako azken arauen berri jasotzea.
• Informazioa modu zuzen eta koherentean adierazteko oinarrizko kontzeptuak ikastea.

NORENTZAT
Euskara maila ona izanda, ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia edo gogoa duen edozeinentzat; bereziki, karkara.com-eko komunitatean idazten dutenak, herriko taldeetan dabiltzanak, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleak, irakasleak, kazetariak, administrazioko langileak…

IRAKASLEA
Miren Etxeberria, karkarakide ohia eta itzultzailea.

PREZIOA
50 euro.

IZEN EMATEA
Karkara aldizkarian edo kultur etxean urriaren 17ra arte (943 83 15 27).