Ideia lehiaketa Urola Kostan enpresak sortzea bultzatzeko

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuak enpresa berriak sortzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzen du eta autoenplegua eta kultura ekintzailea bultzatzeko ekintzak bideratzen ditu. Kultura ekintzailea bultzatzeko ekintzetako bat da UROLA KOSTAN EKIN enpresa-ideien lehiaketa.

Urola Kostan Ekin izeneko lehiaketak bosgarren edizioa du aurtengoa.

Lehiaketa horrekin Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa-ideia berritzaile eta originalenak saritu nahi ditu.

Aurtengo edizioak bi berrikuntza ditu: alde batetik, sariak handitu egin dira, eta, bestetik, enpresen barneko ekintzailetasunaren atala sortu da.

Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarri eta argibide nagusiak:

HELBURUAK

  • Urola Kostako Udal Elkartean enpresa ekimen berriak sustatzea eta bultzatzea.
  • Urola Kostako ekintzaileen artean sormena eta berrikuntza lantzea.
  • Sortutako edo sortuko diren enpresa-ideia onenak saritzea.

OHOREZKO AIPAMENA

Aurtengo edizioan ere ohorezko aipamenaren saria emango du Epaimahaiak. Ohorezko aipamena egin ahal izango zaio:

  • Eskualdean edo nazioartean ospea duen pertsona, enpresa edo erakundeari, bere jarduera eskualdean ezarrita baldin badu, betiere, Udal Elkartea osatzen duen udalen bat edo batzuk ezagutzera eman baditu; edota bere jarduera esparruan gure eskualdeko herritar zein enpresen interesen alde egin badu, zuzenean nahiz zeharka.
  • Bere enpresaren ibilbidea dela eta, eskualdearen gizarte eta ekonomia garapenari lagundu dion pertsona, enpresa edo erakundeari.
  • Berrikuntzaren arloan (produktuan, zerbitzuetan, antolamenduan, kudeaketan, prozesuetan…) lan egin duen (edo ari den) pertsona, enpresa edo erakundeari.

LEHIAKETA

Lehiaketak hiru atal ditu

A atala: eskualdeko ikastetxeetako ikasleen enpresa-ideiak.

1. Saria: Netbook bat talde irabazleko kide bakoitzarentzat, eta garaikurra eta diploma taldearentzat.

2. Saria: Kultura eta teknologia berrietan gastatzeko 150?ko bonoa talde-kide bakoitzarentzat, eta garaikurra eta diploma taldearentzat.

B atala: eratuta dauden (2011-01-01etik aurrera) edo eratzear dauden enpresen atala.

1. saria: 2.000 euro, garaikurra eta diploma

2. saria: 1.500 euro, garaikurra eta diploma

3. saria: 1.000 euro, garaikurra eta diploma

C atala: barneko ekintzailetasuna, eskualdeko enpresek garatu dituzten egitasmo, produktu edo zerbitzu berrien atala.

1. saria: 2.000 euro, garaikurra eta diploma

2. saria: 1.500 euro, garaikurra eta diploma

3. saria: 1.000 euro, garaikurra eta diploma

NON AURKEZTU

Urola Kostako Udal Elkarteko harreran (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

EPEA

Aurkezteko azken eguna: 2011ko maiatzaren 8a.

ANTOLATZAILEA

Urola Kostako Udal Elkartea

BABESLE ETA LAGUNTZAILEAK

  • Europako Gizarte Fondoa (FSE): Valora, 2007-2013 PO
  • Eusko Jaurlaritza; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Saila
  • Spri
  • Nafarroako Rural Kutxa

ARGIBIDEAK

Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak Udal Elkartearen webgunean daude eskura (www.urolakosta.org). Beste argibiderik nahi izanez gero, jarri harremanetan Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuarekin:

  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.
  • Tel. 943 89 08 08
  • E-maila: enpresasustapena@urolakosta.org
  • www.urolakosta.org