Bikamiotan dagoen KTA eraikineko igogailu zaharra matxuratuta zegoen aspaldi eta, gainera, ez zituen betetzen gaur egungo irisgarritasun-arauak. Hori dela eta, aldatu eta berria jartzea erabaki zuen Udalak eta lanak lizitaziora atera zituen uda aurretik.
Igogailu berria instalatzeko lanak Orona enpresak egin ditu azaroan eta erabilgarri dago KTA erakineko erabiltzaile guztientzat.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailak 12.405,63 euroko dirulaguntza eman du lanok burutzeko, eraikinaren irisgarritasuna bermatzeko, eta obraren kostu totala 24.811,26 eurokoa izan da.