Igogailuak jartzeko diru laguntzak

Laguntzak eskatzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da

Herritarrei jakinarazten dizuegu Udalak diru laguntza deialdia egin duela etxepean igogailua jarri nahi dutenentzat.

Nork eska dezake

Gutxienez bi solairu dituzten eta, nagusiki, etxebizitzarako erabiltzen diren eraikinetako jabeek.

Baldintzak

Udal Ordenantzak zehazten dituenak eta Udal baimena izatea edo eskatuta izatea 2004ko azaroaren 30a baino lehenago.

Kopurua

Gehienez ere, 9.000 euro jasoko ditu eskari bakoitzak; nolanahi ere, Udalak 12.000 euro ditu, guztira, deialdi honetan gastatzeko.

Eskariak aurkezteko epea

2004ko azaroaren 30ean bukatuko da (eskariarekin batera ordenantzak agintzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dira).

Udalak hiru hilabeteko epean jakinaraziko du nori emango dizkion diru laguntzak eta kopuruak zenbatekoak diren.

Ordainketa behin igogailua jartzeko lanak bukatutakoan egingo du Udalak, bulego teknikoak dagozkion txostenak egin eta gero.