III. Bizkaiko Burdinaren Itsasbidea egiten ari direnak Oriotik pasako dira.

Datorren ostiralean uztailaren 29an arratsaldeko 20:00ak aldera III. Bizkaiko Burdinaren itsasbidea egiten ari den “Brokoa” itsasuntzia Oriora iritsiko da eta bertan lo egingo dute marinelek.

Urrengo egunean, uztailak 30 larunbatean Ana Maria Benito irakasleak (Aranzadi elkartea) hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean goizeko 10:30etan “Burdinaren merkataritza Orion” gaia izpide harturik.