Ikastaro laburrak emango ditu Udalak, herritarrei erakusteko zer eta nola birziklatu

Ikastaroak ordu erdi pasatxokoak izango dira eta kultur etxean emango dira.

Ikastaroa lau egunetan errepikatuko da: otsailaren 11, 13, 19 eta 21ean; beti, 19:00etan hasita.

Azken saioa, otsailaren 21ekoa, gaztelaniaz izango da.

?Ez da marroia, birziklatzea beharrezkoa da? kanpainaren barruan, hondakinak bereizten hasi nahi duten herritarrek eta gaur egun bereizten dutenek aukera izango dute, ikastaroaren bitartez, ondo birziklatzen ikasteko.

Ikastaroa Orioko Udaleko Hondakinen Mahaiak antolatu du.

Gaiak

Ikastaroan materia organikoa birziklatzearen garrantziaz hitz egingo da, edukiontzi marroiaren erabilera azalduko da eta jendeari erakutsiko zaio, baita ere, nola bereizi beste frakzioak: beira, papera, ontzi arinak, ehunak? Birzkilatzeak dakartzan onurak ere azalduko dira.

Noiz

Ordu erdi pasatxoko ikastaroa izango da. Orioko kultur etxean emango da otsailaren 11, 13, 19 eta 21ean (azken hori, gaztelaniaz). Saio guztiak 19:00etan izango dira. Ez da aldez aurretik izena eman behar. Nahikoa da egun horietako batean kultur etxera agertzea esandako orduan.

“Ez da marroia. Birziklatzea beharrezkoa da” kanpaina

Ikastaro honekin Orioko udalean ordezkaritza duten hiru taldeek (Bildu, EAJ eta Orainek) eta Orio Zero Zabor taldeak osatzen duten Hondakinen Mahaiak irailean abian jarritako kanpainari jarraipena eman nahi dio. Kanpainak bi helburu nagusi ditu:

? Orioko birziklatze tasa handitzea.

? Birziklatzea errazteko baliabideak ematea herritarrei.

Iazko urrian jarri zen martxan ?Ez da marroia, birziklatzea beharrezkoa da? kanpaina. Orduan, hondakin organikoa bereizteko ontziak banatu zituen Hondakinen Mahaiak ostegunetako azokan. Azaroan, ?Ontziratu zaitez? Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekogunearekin eta eskualdeko arrandegiekin elkarlanean, arrandegietan erabiltzen diren paper eta plastikozko poltsak murrizteko eta bestelako ontzi edo tuperrak erabiltzea bultzatzeko, 1410 tuper banatu zituen doan Orioko Udalak.