Ikastaroa antolatu du Udalak, balkoi eta terrazatan baratzeak jartzen ikasteko

Zure etxeko balkoian edo terrazan baratzea jarri nahi baduzu, eta aholku praktiko batzuk jaso nahi badituzu, eman ezazu izena Udaleko Ekonomia eta Enplegu batzordeak antolatu duen ikastaroan.

Ikastaroa Ikastolako eraikin berriko terrazan emango da. 15 ordukoa izango da, honela banatuta: astelehenetik asteazkenera, arratsaldero bi ordu.

Ikastaroa ekainaren 7an hasiko da eta 23an bukatuko da.

Izen-ematea

Izena udaletxeko bulegoetan eman behar da eta horretarako epea ekainaren 4a artekoa da. Matrikulak 15 euroko kostua du eta diru hori izena eman aurretik ordaindu behar da, Udalaren honako kontu korrontean diru-sarrera eginez: 2101 0176 90 0000009324 (ordainketa egiterakoan, garbi adierazi izen-abizenak).

Langabetuek doan dute ikastaroa.