IKASTOLAKO IKASLEEK BEREN LANAK AURKEZTUKO DITUZTE KULTUR ETXEAN

Ekainaren 2tik 6ra Orioko Ikastolako ikasleek arratsaldeko 17:30tatik 20:00tara urtean zehar burututako beren lanak aurkeztuko dituzte Kultur Etxean.

Urte ezberdinetako ikasleen lanak izango dira bertan.

Besteak beste, eskulanak, idatziak, teknologia klaseetan egindako robotak eta irudi mota ezberdinak ikusteko aukera izango dugu bertan.