Ikusgai dago udaletxean 2011/2012 biurterako zinpekorako hautagaien zerrenda

2010eko irailaren 24an egin zen jendaurreko zozketa, 2011/2012 biurterako zinpekorako hautagaiak aukeratzeko. Zozketa horren bidez aukeratuak izan direnak izango dira, bi urteko epe horretan, zinpekoekin egiten diren epaiketetan parte hartuko dutenak.

Zozketaren emaitzak ikusgai daude udaletxean urriaren 30era arte.

Hau da, gai hori dela eta, Udalak argitaratu duen iragarkiaren testu osoa:

2011/2012 BIURTERAKO
ZINPEKORAKO HAUTAGAIEN ZERRENDAREN ERAKUSKETA PUBLIKOA

Zinpekoen epaimahaiari buruzko 5/1995 Lege Organikoaren 13.4 artikuluak (maiatzaren 23ko BOEa) ezarritakoa betez, JENDAURREAN JARTZEN DA 2011/2012 biurterako zinpekorako hautagaien zerrenda, joan den irailaren 24an egindako jendaurreko zozketaren emaitzen arabera prestatua; ZERRENDA JENDAURREAN IZANGO DA 2010EKO URRIAREN AZKEN HAMABOST EGUNETAN: urriaren 15etik 30era, biak barne.

Jendeak jakin dezan argitaratzen da iragarki hau, eta dagozkion ondorioak izan ditzan.