“Ipuin kontaketa saioak” asteartean hasiko dira.

Urriko saioan Lur Korta kontalaria izango dugu liburutegian.

Bost urtetik zortzi urtera bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte aurten ere Udal Liburutegiko arduradunek. Datorren asteartean, urriaren 19an, izango da aurreneko saioa, 18:00etan, liburutegian bertan.

Ipuin kontaketa saio hauek Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatzen dira, eta bere helburua da haur eta gaztetxoen artean liburu zaletasuna suspertzea.

Saioak beti arratsaldeko 18:00etan izango dira liburutegian.

2010ko IPUIN KONTAKETAK

-Urriaren 19an: 18:00etan (asteartea)

5-8 urte

LUR KORTA

-Azaroaren 16an: 18:00etan (asteartea)

5-8 urte

JUDITH HUEGUN

-Abenduaren 16an (osteguna)

5-8 urte

PELLO A