Ikusgai daude udaletxean zinpekorako hautagaien zerrendak

Jendaurrean jarri dira irailaren 15etik 22ra bitartean.

Zinpekoen epaimahaiari buruzko 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 artikuluak (maiatzaren 23ko BOEa) eta zinpekorako hautagaien zozketa erregulatzen duen abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretuan (abuztuaren 5eko BOEa) ezarritakoa betez, JENDAURREAN JARRI DIRA Orioko udalerriari dagozkion hauteskunde zerrendak, 2010eko irailaren 16ko dataz itxiak. Jendaurreko epea honako hau izango da: 2010eko irailaren 15etik 22ra, biak barne. Zerrenda hauetan agertzen dira 2010eko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak, hurrenkera ordenako zenbaki banarekin.