Aurtengo Heineken Jazzaldiaren programaren barruan, kontzertu bat izango da Orioko Herriko Plazan datorren ostiralean, uztailak 26, 19:00etan hasita. Imanol Larzabal euskal kantaria omenduko dute, haren abesti onenak jazz estilora egokituta.
Imanol Euskal Herriko kantautore ezagunenetako bat izan zen eta oso kanta ederrak utzi zituen, poesia eta musika uztartzen zutenak.
Iñaki Salvador, Karlos Gimenez, Ainara Ortega eta Petti
Iñaki Salvador piano-jotzaileak eta bere taldeak prestatu dute Laboaren omenezko kontzertua. Iñaki Salvador oso ezaguna da Euskal Herrian eta kanpoan eta, bere garaian, askotan egin zuen lan Imanol Larzabalekin, zuzeneko emanaldietan.
Iñaki Salvadorrekin batera joko du Karlos Gimenez piano-jotzaileak, seguruenik Imanolekin gehienetan jo zuen musikaria; eta ahotsa, berriz, Ainara Ortegak eta Pettik jarriko dute. Bi ahots eta bi piano, beraz, Imanol Larzabalen kanten aukeraketa eder bat berrinterpretatzeko.