Datorren otsailaren 22an, larunbatarekin, bi ospakizun izango dira Orion: batetik, urteroko Inauteri Festa, eta, bestetik, Arraun Eguna.
Bi ospakizunetarako programa bateratua kaleratu du Udalak.
Egun horretarako egitaraua hau izango da:
12:00 Sugarri fanfarrea kalez kale.
12:00 Mozorroen kalejira, KTAtik aterata.
13:00 Photocall-a Endaia plazan, Arkupek antolatuta.
13:00 Marmitako-errazioak (2 euro) eta txotxeko sagardoa (1,5 euro) banatuko ditu Ibai Ondo plazan Orioko Arraunketa Elkarteak.
14:15 Kalejira Endaia plazatik pilotalekura.
14:30 Inauteriko herri-bazkaria pilotalekuan. Helduen menua: 18 €. Haurren menua: 12 €. Bazkaritarako txartelak salgai kultur etxean.
16:00 Oriaren traineru-jaitsiera errioan
17:30 Mozorroen kalejira, pilotalekutik aterata
17:30 Rockalean elektrotxaranga kalez kale.
Datorren urteko Inauterietako gaia
Datorren urteko Inauterietako gaia bozketaz erabakiko da. Gaiak proposatzeko, idatzi mezu bat kultura@orio.eus helbidera otsailaren 20a baino lehenago. Animatu eta parte hartu!