Inauteri festa izango da martxoaren 1ean haur eta gaztetxoentzat

Aurreko urtetan bezala, aurten ere inauteri festa izango da Orion, herriko haur eta gaztetxoei zuzenduta.

Festa Inauterietako larunbatean izango da, martxoaren 1ean eta arratsaldez egingo da, 17:00etan hasita.

Desfilea kalez kale eta festa kiroldegian. 17:00 – 20:30

Desfilea Bikamiotan hasiko da eta Karela kiroldegian amaituko da. Geldiuneak honako hauek izango dira: Sarasua eta Arkaitz.

Karelan dantza egingo dute desfilean parte hartu duten taldeek eta, ondoren, txokolate-jana izango da guztientzat. Segidan, Ai ene! musika taldearen kontzertua izango da 20:30ak arte.

Aurten ez da lehiaketarik izango.