Izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina abiatu du Udalak, UEMArekin batera

Orioko Udalak kanpaina bat abiatu du, UEMArekin batera, herritarrak animatzeko beren abizenaren grafia aldatzera eta euskaraz jartzera. Aldaketa erraz egin daiteke orain, herrian bertan, Bake Epaitegira joanda.

Echeverria, Lerchundi, Aguirre…

Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela?

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, ‘Euskaraz naiz’ leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko.

Eman beharreko pausoak

Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte:

1.- Erroldatuta dauden herriko erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz jarri nahi duzula (Orioko Bake Epaitegia udaletxean dago eta asteartetan eta ostegunetan dago zabalik, goizez).

2.- Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.

3.- Agiri hauek eraman:

  • Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  • Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Bake Epaitegian eskatzen da.
  • Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  • Ezkonduta bazaude edo seme-alabaren bat baduzu, familia liburuaren fotokopia.
  • 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.

Zure izena edota abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsultatzeko:

Izenak
Abizenak

OHIKO GALDERAK

1. Abizena nahi doten moduan jar dezaket? Mujika nahi badut, badago aukerarik?

Epailearen irizpidea da. Normalean, Euskaltzaindiaren irizpidea jarraitzen da. Euskaltzaindiaren liburuan Muxika agertzen da baina zenbait kasutan (Muxika, Mujika…) forma desberdinak onartu izan dira. Hala ere, abizen-aldaketa gisa tramitatu daiteke aldaketa eta, kasu horretan, Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritza Nagusiak erabakitzen du aldaketa onartu edo atzera botatzea.

2. Gurasoak aldatuta, seme-alabena automatikoki aldatzen da?

18 urtez azpikoetan, bai. 18 urtez gorakoetan, Erregistrora joan eta adierazi egin behar dute berek ere aldatu nahi dutela, baina ez dute tramitazio guztia egin beharrik.

3. Anai-arreba guztiek aldatu behar dute derrigorrez?

18 urtez azpikoek, bai. 18 urtez gorakoetan bakoitzak erabakitzen du.

4. Aldatuz gero, nora transmititzen da aldaketa hori? Gero ze urrats eman behar dira?

Epaitegiak, ofizioz, honako tokietara bidaltzen du: Udalera, Hauteskunde Zentsura, Direcci