Inauteritako desfilea izango da larunbatean

 

Martxoaren 1ean, larunbata, 17:00etan, Bikamiotatik abiatuko da inauterietako desfilea. Ondoren, hiru geldialdi izango ditu: Sarasua tabernaren parean, Arkaitz tabernan eta Herriko Plazan. Herriko Plazatik zuzenean Karela kiroldegira abiatuko da desfilea eta bertan bukatuko da. Karroak ikastola inguruan utzi beharko dira Karela barrura ezin baitira sartu.

Aurten lehiaketarik izan ez arren, jendea desfilean parte hartzera animatzen dugu urtero bezala. Parte -hartzaileak kiroldegira iritsi bezain pronto, txokolatada izango dute eta, ondoren, Ai Ene! musika taldearen kontzertua izango da 20:00ak arte.