Indarrean da dagoeneko animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza

Udalak ordenantza bat onartu du, arauak ezartzen dituena animaliak edukitzeko eta babesteko.

Egin beharreko tramite guztiak eginda, ordenantza hori indarrean da dagoeneko eta, hortaz, aplikagarriak dira bere atal guztiak.

Ordenantzaren testu osoa ikusi nahi duenak, euskaraz eta gaztelaniaz, hemendik jaitsi dezake PDF formatuan:

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza

Laburpena

Ordenantzaren laburpen bat prestatu du Udalak eta dagoeneko bidali die herriko animalia jabe guztiei.

Hauek dira ordenantzak ezartzen dituen arau nagusiak:

1.- Jabeak higiene eta osasun baldintza onetan eduki behar du animalia, aterperako instalazio egokiak, janaria eta edaria, albaitaritza-laguntza eta ariketa fisikorako aukera eman behar dizkio, eta animaliari beraren beharrizan fisiologiko eta etologikoen araberako arreta eskaini behar dio, animaliaren espeziea eta arraza kontuan hartuta.

2.- Txakurren jabe edo edukitzaileak behartuta daude animaliok identifikatuta eta ohiko bizileku duten udalerriko udaletxean erroldatuta edukitzera; horretarako, hilabeteko epea izango dute, animalia jaio den edota eskuratu duten egunetik hasita. Betebeharra udalerrian modu iraunkorrean bizi diren edo hiru hilabete baino gehiago daramatzaten animalien jabeek izango dute. Betebehar hau, konpainiako beste animalia batzuentzat ere kontuan izan beharko da.

3.- Kode Zibilaren 1905. artikuluan ezarritakoaren arabera, animaliaren edukitzailea izango da animaliak sortu ditzan kalte, galera eta arazoen erantzulea.

4.- Animaliek gizakioi eta ondasunei eragin liezazkiguketen eragozpenak edota arriskuak ekiditeko, hiritarrek udal osasun zerbitzuei jakinaraziko diete kaleko animalien edo abandonatutako animalien presentzia.

5.- Debekatuta dago bide publikoan eta orubeetan hegazti, txakur, katu eta kaleko beste edozein animaliari janaria ematea