Bihartik aurrera pintxo txikiteoa berriz ere martxan izango da

Gabonetako festak amaitu dira eta pintxo txikiteoa berriz ere martxan izango dugu bihartik aurrera.

Iaz bezala bi aukera izango dira:

Pintxoa + urteko ardoa (sagardoa, zuritoa edo muztioa) 1,50?tan honako tabernetan: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Kaiua, Koasta, Kolon Txiki, Loretxu, Salatxo eta Sarasua.

Pintxoa 1,50?tan eta edozein kontsumizio honako bi tabernetan: Gure Txoko eta Tragoxka.