Ines Bengoa ipuin-kontalaria izango da asteartean kultur etxean

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren asteartean, azaroak 19, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Ines Bengoa kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Ines, lehenago ere etorri izan delako kultur etxera.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 5 eta 8 urte arteko haurrentzat (gurasorik gabe).