Webgunetik deskargatu daiteke Orioko Pobreziari buruzko azterlana

2018an, Orioko pobreziari buruzko azterketa egin zuen SIADECO Ikerketa Elkarteak, Udalaren enkarguz. Pobrezia, desberdintasunak eta gizarte-bazterketa aztertu zituzten Orion, inkesta bidez eta herriko informatzaile kualifikatuen iritzien bidez.

‘Pobrezia, desberdintasuna eta gizarte-bazterketa Orion’ du izena txostenak eta hemendik deskargatu dezakezue, PDF formatuan:

Pobrezia, desberdintasuna eta gizarte-bazterketa Orion. TXOSTEN OSOA

Pobrezia, desberdintasuna eta gizarte-bazterketa Orion. LABURPENA

Pobreza, desigualdad y exclusión social en Orio. LABURPENA GAZTELANIAZ