Ines Bengoa ipuin-kontalaria izango da asteartean kultur etxearen atzeko plazan

Udalaren udako kultur programazioaren barruan, ipuin-kontaketa saio bat izango da datorren asteartean, abuztuak 4. Saioa kultur etxearen atzeko plazatxoan egingo da, 17:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Ines Bengoa kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Ines, lehenago ere etorri izan delako kultur etxera.