Ines Bengoa ipuin kontalaria izango da asteartean liburutegian

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren asteartean, azaroak 17, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Ines Bengoa kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Ines, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat da.